Irakurrieran

'Akabo' eleberriaz aritu gara berbetan


Listen Later

Laura Mintegik Akabo eleberria aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. Ia hogei urte egin dauz ezer kaleratu barik. Maitasuna, identidadea, bikote harremanak eta komunikazinoa dira ardatz Mintegiren lan barrian. Saio honetan, bestalde, Durangoko Hitz liburu-dendan alkartu gara urte askotan bertako langile izandako Nekane Bereziartuagaz. Berak, euskerara ekarritako Rosa Luxemburgen Kartzelako Gutunak liburua gomendatu deusku.
Liburua eskuratzeko...
Laura Mintegiren Akabo liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dabe mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
 
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

IrakurrieranBy Euskal Idazleen Elkartea