Irakurrieran

Irakurrieran

By Euskal Idazleen ElkarteaArts
Download on the App Store

Irakurrieran episodes

  • Iratxe Retolazaren gomendioak be izan doguz
    Danele Sarriugarte idazlea izan da urte honetako Irakurrieran saioaren azken ataleko gonbidadua. Beste zerbait eleberria aurkeztu deusku. Saioa ganera, Durangoko Azokan grabau da. Gerediaga alkarteak, Berbagailua izeneko gune barria estreinau dau. Podcast-en gunea da honakoa eta bertan egin da grabaketea.
    Gomendioak
    Gomendioen atalean, saio honetan Iratxe Retolaza izan da gonbidadua, euskal literaturaren eta kultur hezkuntzaren formatzaile eta aholkularia. Zitkala-Sa-ren Txori Gorri, Andre Siux baten idazlanak liburua aholkatu deusku.
    Liburua eskuratzeko...
    Danele Sarriugarteren Beste Zerbait eleberria eskuratu gura daben entzuleek, mezua bialdu behar dabe Bizkaia Irratiko 665 700 700 whatsapp zenbakira. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
    1 hr 1 min
  • Ugadiren lehen lana da poesia liburu hau
    Leire Ugadi idazlea izan da Irakurrieran irratsaioan. Simulakro bat izeneko poesia liburuaz egin deusku berba. Eguneroko bizitzaren ikuspegi intimo bat eskaintzen dau Ugadik, kolektibotasunaren baitatik, gaur egungo gizartearen arriskuez ohartarazi eta horreei ihes egiteko jarraibide izan daitekezanak.
    Aholkua
    Bilboko Laurak liburudendako Mikel Anton arduradunak, euskarara ekarritako Walter Benjaminen Denbora, Historia eta Artearen inguruko testuak liburua gomendatu deusku.
    Liburua eskuratzeko...
    Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburua eskuratu gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itzi behar da mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.
    1 hr
  • Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz idazleak
    Antxine Mendizabal Aranburu idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora. "Katona" aurkeztu deusku, bere bigarren eleberria. Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz askatasun handiz, Txerrenek bahitutako haur baten bizipenak kontetako. Euskal Herri garaikidean errotute, idazteko grina eta maitasuna ardatz hartuta agertzen dira ipuin bat bezala irakurten dan eleberri honetan.
    Gomendioa
    Markina-Xemeingo Marieli Ituarte literatur zaleak euskerara ekarritako Luisa Carnésen "Hamahiru Ipuin" narrazino liburua gomendatu deusku.
    Liburua eskuratzeko...
    "Katona" eleberria eskuratu gura daben entzuleek Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran "Irakurrieran saioa" eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
    0 min
  • Ikerketa sakon baten fruitua
    Edorta Jimenez izan da gonbidadua Irakurrieran irratsaioan. Aizkorak eta gutunak eleberria aurkeztu deusku. Orain dala mende bi inguru Bermeon gertatutako hilketa baten ganeko eleberri historikoa, thriller baten moduan irakurtzen dana. Ikerketa lan sakon baten fruitua dala esan daiteke. Irakurleak, garai hartako bizkaitarren errealidade sozial eta linguistikoaren barri be jasoko dau. Kronika judizial bat be izan daiteke, liburuko atal laburretan barrena murgilduta.
    Gomendioa
    Asteon, Zornotzan zabaldu barri dan Billiken liburu-dendako Belen Espiga langileak aholkatu deusku liburu bat. Euskerara ekarritako Spielgmanen Maus komikia gomendatu deusku.
    Liburua eskuratzeko...
    Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak eleberria eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran "Irakurrieran Saioa" eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.
    0 min
  • 'Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan' da azpititulua
    Irati Majuelo Itoiz idazlea, bertsolaria, ikertzailea eta irakaslea izan da asteon Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan. Hiria gure oinetan izeneko lana aurkeztu deusku. Saiakera honen azpitituluak 'Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan' dino. Euskal literaturako bost eleberri erabiltzen dauz bere hausnarketea egiteko:
    • Arantza Urretabizkaiaren Zergatik Panpox
    • Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako
    • Sonia Gonzalezen Ugerra eta Kkedarra
    • Uxue Alberdiren Jenisjoplin
    • Irati Elorrietaren Neguko argiak
    • Saiakera honek urian nola gabiltzan galdetzera eroango gaitu, literaturea ispilu modura erabiliz. Bestalde, saio honetan, Koldo Karrantza Lekeitioko Liburutegiko langileak euskerara ekarritako Gaël Fayeren Ene herri txikia eleberria gomendatu deusku.
      Liburua eskuratzeko...
      Hiria gure oinetan lana gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefono zenbakira whatsapp mezua bialdu behar da. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua idatzi, izena emon aurretik.
      0 min
    • 'Akabo' eleberriaz aritu gara berbetan
      Laura Mintegik Akabo eleberria aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. Ia hogei urte egin dauz ezer kaleratu barik. Maitasuna, identidadea, bikote harremanak eta komunikazinoa dira ardatz Mintegiren lan barrian. Saio honetan, bestalde, Durangoko Hitz liburu-dendan alkartu gara urte askotan bertako langile izandako Nekane Bereziartuagaz. Berak, euskerara ekarritako Rosa Luxemburgen Kartzelako Gutunak liburua gomendatu deusku.
      Liburua eskuratzeko...
      Laura Mintegiren Akabo liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dabe mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
       
      1 hr
    • Antzezlan bi batzen dira bertan
      Agurtzane Intxaurraga idazlea izan da Irakurrieran saioan urriaren 25ean. Zorretan liburuaz aritu da berbetan Intxaurraga. Horrez gain, Enara Sanjuan literatur zaleagaz be izan gara. Irene Vallejoren Infinitua ihi batean liburua gomendatu deusku.
      Zorretan liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefono zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
      0 min
    • Larraitz Loizate Elorrioko literatur-zaleagaz be izan gara
      Zapatu honetan Alaitz Melgar Agirre idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Josefa, neskame liburuaz berba egin daigun. Bestalde, Elorrion elkartu ginen Larraitz Loizate literatur zaleagaz, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Roland Barthesen Dolu egunerokoa liburua.
      Liburua eskuratzeko...
      Josefa, neskame liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.
      0 min
    • Aforismoen bilduma dala dino egileak
      Zapatu honetan Oihane Zuberoa Garmendia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Apurkinak liburuaz berba egin daigun.
      Liburua eskuratzeko
      Apurkinak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
      1 hr
    • Aurreko saioetan jasotako gomendioakaz osotutako saioa
      Bizkaia Irratian, Irakurrieran irratsaioaren denboraldi barria hasi da. Udako etenaldiaren osteko lehenengo saioa, berezia izan da. Aurreko bederatzi saioetan literatur sistemako bederatzi partaideek euskereari egindako gomendioez osotutako saioa izan da. Ondorengoak aritu ziran gomendioak emoten, Bilboko Louse Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantia lankidea, literatur solasaldiak dinamizetan dabilen Mungiako Miren Billelabeitia, Elena Olave idazlea, Eako Udal Liburutegiko Txaber Larreategi, Gotzon Barandiaran idazlea, Eako Xarakie irakurle taldeko Iñaki Lejardi Fundazuria eta Bilboko San Inazio auzoko Amaia Alvarez Uria literatur kritikaria.
       
       
      1 hr 1 min

    About Irakurrieran

    From the publisher's feed

    Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak…