Teknologian oso garrantzaitsua da Pause botoiari noiz eman jakitea, bizitzan berriz ezinbestekoa. #Albistekia podcasta noiz abiatu planifikatzen hilabeteak pasa ondoren, urte hasiera egokia zela pentsatzen nuen. Eta egokia zen, hain zuzen.
Baina bizitza zoragarri zein aldakor honetan, osagai asko daude gure eskura ez daudenak. Eta hori gertatu zait. Bat-batean lanean hasi, bizitzan aldaketa batzuk jasan eta kontu pertsonalen arteko koktel eder, gogor eta ero honetan atragantatzen hasi zaidala zirraraz sortutako proiektua.
Baina, ez diot agur esango podcastari, ezta pentsatu ere. Errendizioa ez da nire bizitza estiloa. Pasioa pasio izaten jarraitzen duelako, eta ilusioa ilusio. Hortaz, Pause botoia sakatzea erabaki dut, ahal bezain laster Play-ari indarrez eman ahal izateko...
Twitter/Instagram: @asiererrasti