Asko dira buruko ilea galtzeko arrazoiak. Arrazoia genetikoak izan litezke, edo gaixotasuna, edo botikak, edo infekzioak, edo batek daki. Alopezia zabalduagoa dago gizonetan emakumeetan baino eta "alopezia areata" deritzanaren kasuan Europan daude kasuen portzentaia handiena. Hori horrela, itxaropen handia zabaldu du AEB-n bertako medikuntza agentzia nagusiak (FDA) onetsi duen buru soiltasunaren kontrako botikak. "New England journal medicine" aldizkarian argitaratu den ikerketa lanak erakusten du erabiltzaileen kasuen erdiari berriz atera zaiola ilea. Eneko Axpek ekarri digu ikerketa lana "Zientzia eta pazientzia" podcastaren atal honetara.
Science aldizkariak bere aldetik Jirafen lepoa zergatik luzatu den horren beste frogatu ahal izan du. Zuhaitz garaietako adaxkak jateko aukera da arrazoietako bat, ez ordea bakarra. Arrazoi sexualak ere badaude tartean egungo Jirafa eta jirafa fosilak erkatuz egin den ikerketak erakutsi duenez, Uxune Martinezek azaldu digun bezala.