Argiak fisikarien artean lilura sortzen du. Horretarako hainbat ezaugarri ditu eta horiek azaltzeko prest hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Argiak, izan ere, kolore guztiak hartzen ditu bere barnean, uhin elektromagnetikoa da, eta uhina eta partikula da aldi berean. Gainera argiaren abiadura ez da erlatiboa eta ezingo dugu inoiz argia baino azkarrago bidaiatu. Bai, fisikaren ur sakonetan sartu gara gaur Amaia Arregiren azalpen argigarriak lagun hartuta.