Maskarapean ez da hain erraza ikusten baina oraingoan aurpegiko espresio, keinu eta imintzioen inguruan mintzatu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Unibertsalak ote dira aurpegiko keinu eta imintzioak? Barrea, esaterako, modu berean irudikatzen ote dugu munduaren alde batean edo bestean? Horren erantzuna eman digu Arregik eta baita gaia aztertu duten zientzialari ezagunen inguruko xehetasunak jakinarazi ere. Erantzun guztiak, urteko azken Zientzia Gosarian.