Zientzia Gosarira ez zaigu bakarrik etorri Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Danel Gallastegi 17 urteko ikaslea lagun etorri da. Izan ere, DIPCn, ikasleen topaketen 12. edizioa egin berri dute. Puntako hiru zientzialari, Maria Martinon, Maria Vallet eta Albert Fert, solasean jarri dituzte 135 ikaslerekin Pedro Miguel Etxenikeren gidaritzapean. Ikasleen zientzia bokazioa indartzea eta zientzialarien egunerokoa gerturatzea dute helburu topaketek. Danel Gallastegik bizi izandako esperientziaren berri eman digu Zientzia Gosarian.