Soinua garenaren parte da. Bizitzak soinua egiten du. Baina lur planetan bizitza ez zen hasieratik izan. Zer entzuten zen orduan? Noiz hasi zen bizitzak eragindako soinua? Galdera horiei erantzunez hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialaria eta komunikazio teknikaria. Berak argitu digu esaterako, Tirannosaurus Rex-ak benetan egiten zuen orroa ez dela filmetan entzuten duguna. Adi jarri belarriak gaurko Zientzia Gosaria entzuteko.