Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria jardunaldi batzuen berri ematera hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Donostiako tabakaleran egingo da azaroaren 22 eta 24 bitartean "Zientzia, arte eta literaturari buruzko nazioarteko topaketa". Zientzia beste disziplina batzuekin harremanetan jarri eta hausnartzea da helburua, aurten esaterako, edertasunaz. Eta bai, zientzia ederra izan liteke eta zientziak baditu edertasunarentzat azalpenak Arregik nabarmendu digunez.