Interstellar filmak erakusten duena aitzakia hartuta erlatibitatearen teoria azaldu digu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikariak. Einstein-ek duela mende pasa bete betean asmatu zuen. Abiadura eta grabitatea zenbat eta handiagoa, denbora orduan eta motelago igarotzen da. Alegia, espazioko zulo beltzen inguruan ordubete lurrean urteak ere izan litezke. Logikaren aurkakoa dirudien teoria hori frogatua dago jada, Amaia Arregik azaldu digunez. Gure zientzia tarteko denbora mugatuan, denbora ez dela absolutua esanez datorkigu Amaia Arregi.