Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak 'Gorri bizia' zikloaren berri eman digu. Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, Donostian, "Fire of Love" Sara Dosaren dokumentalaren proiekzioa eta sumendietan adituak diren geologoak gonbidatu dituztela azaldu digu. Juana Vegas Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) ikerlaria da eta "Volcanes que cambian la vida" hitzaldia eskaini zuen. Janire Prudencio, geologoa eta Granadako Unibertsitatean irakasle doktorea, ere izan dugu gonbidatu Zientzia Gosarian.