Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak istorio harrigarri baten berri eman digu. HeLa, giza zelula hilezkorrek biomendikuntzaren munduan iraultza eragin dute azken 70 urteetan. Baina zelula horien atzean, lapurreta bat dago. 1950ean, Henrieta Lacks, Virginian jaio zen emakume afroamerikarrarenak ziren jatorrizko zelulak, berari jakinarazi gabe Lacks andrearen laginetatik zelula hilezkorrak lortu zituzten. Lacks hurrengo urtean hil zen eta bere familia ez jakintasunean bizi izan zen hainbat urtez. Xehetasunak, Amaia Arregik.