Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik guztioi eragiten digun kontzeptu bat argitu dugu: Isuri edo sesgo kognitiboarena. Gizakiok partekatzen dugun nahaste kognitibo bat dela esan dezakegu, gure burmuinak haitzulo garaitik apenas aldatu baitira nahiz eta teknologian garapen izugarria eman. Horrek erabakiak azkarregi hartzera garamatza askotan, elementu gutxirekin, eta beraz akatsak egitera. Arregik azaldu digu isuri kognitiboagatik desagertzear egon zen kakalardoaren kasua ere, eta joku bat ere proposatu digu.