Lehen ere aipatu izan dugu izarrek adina dutela eta Tom Broadhurst Ikerbasque Professor irakaslea buru duen taldeak aurkitu du orain arte atzeman den izarrik goiztiar edo zaharrena. Lurretik 12 mila eta 900 miloi urtera. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak azaldu digu Eúrendel izena jarri dioten izar hori jada ez dela existitzen baina orain iritsi zaigula bere argia. Murgildu izar artean aste honetako Zientzia Gosarian.