Giro-tenperaturan supereroankortasuna lortzea da fisikaren amets handienetako bat. Material supereroaleak izatea lortuko bagenu, gaur egungo energia-sistema alda lezake. Bada, Estatu Batuetan giro tenperatura eta presioan supereroankortasuna erakusten duen materiala aurkitu dute eta hori izan dute mintzagai Zientzia Gosarian Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak eta Ion Errea, EHUko ikerlaria eta DIPCko kideak.