Zientzia gosaria podcastaren aldi berriari ekingo diogu atal honen bestez eta robotika sozialari buruz hitz egin dugu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio arduraduna eta Elena Lazkano, EHUko irakasle eta informatikaria eta RSAIT ikerketa taldeko buruarekin. Robotikak gure artean izan duen garapena itzela da eta pertsona itxurako robotek gizartean hartu duten garrantzia gero eta handiagoa da.
Testuingurua Donostiako Zinemaldiak jarri digu. Izan ere, Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategiak elkarrekin antolatu dute "Ikastetxeak Belodromoan" saioa. Pepper robotak egin ditu aurkezle lanak, milaka haurren gozagarri.