Zenbat pisatzen du itzalak? Galdera iradokitzaile batekin datorkigu gaur Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Itzalak duen pisua jakiteko, ulertu behar du argiak presio bat egiten duela jotzen dituen objetuengan, esaterako, egunez eta gauez ez dugula berdin pisatzen (nahiz eta apenas hautematen den). Erradiazio presioa deritzo horri. Arregik eman dizkigu xehetasunak asteroko Zientzia Gosarian.