Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso-saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso-eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahara Elkarteak antolatutako saioa izan zen. Bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu.