Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?...
Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza. ...
Urteroko hitzordu estimatua izan ohi da abenduan, Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko Saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera. ...
54 min
About Hitza Jolas
From the publisher's feed
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak,…
plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.