Hitza Jolas

Hitza Jolas

By Euskadi Irratia (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Hitza Jolas episodes

  • Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu
    Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
    55 min
  • Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale
    Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan....
    54 min
  • Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak
    Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...
    56 min
  • Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak
    Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...
    54 min
  • Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz
    Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....
    57 min
  • Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak
    2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
    52 min
  • Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak
    Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
    54 min
  • Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako
    Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
    54 min
  • Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
    Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...
    58 min

About Hitza Jolas

From the publisher's feed

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak,…

More shows like Hitza Jolas

La mecánica del caracol by GUAU | EITB Audio

La mecánica del caracol

4 Listeners

Faktoria by Euskadi Irratia (EITB)

Faktoria

0 Listeners

Boulevard by Radio Euskadi (EITB)

Boulevard

0 Listeners

Hiru Erregeen Mahaia by Euskadi Irratia (EITB)

Hiru Erregeen Mahaia

0 Listeners

Supercanasta by Radio Vitoria (EITB)

Supercanasta

0 Listeners

Vivir para ver by Radio Euskadi (EITB)

Vivir para ver

0 Listeners

Crónica de Euskadi - Fin de semana by Radio Euskadi (EITB)

Crónica de Euskadi - Fin de semana

0 Listeners

Arratsean by Euskadi Irratia (EITB)

Arratsean

0 Listeners

Kultura.eus by Radio Euskadi (EITB)

Kultura.eus

0 Listeners

Top Gaztea by Gaztea (EITB)

Top Gaztea

0 Listeners