Jean Minhondo gure lagunarekin txerri hiltzeaz aritu gara, baita euskara sustatzeko BAM kanpainaz, bertsolaritzaz... Estilo ezberdinetako musika eskaintzen digute entzuleek eta saioko azken txanpan bihotza izan da ardatza. Bihotzean baina, musika ezberdinak, hizkuntzak eta lagunak ere hartu ditugu. Nahi al duzu berriz entzun? Klikatu hemen. ...
Ezusteko galanta jaso dugu entzule batek Danimarkatik deitu digunean! Ilusio galanta egin digu. Bide batez, haraino zerk eraman zuen eta zer egiten duen galdetu gabe, ezin geratu bada! Iban Labriskarekin ere hautsa kendu diegu ganbarako CD batzuei. Zuk ezagutzen al duzu Txakun taldea? Zorion agurrak, hango eta hemengo musikak eta bere buruari opari gisa doinurik eskatu dionik ere izan dugu gaur. Entzun berriz. ...