Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamuna dugu gaur, baina bezpera ere bai, San Prudentzio eguna izango baita bihar. Horren inguruan aritu gara Javi Landaluze lagunarekin. Saioan zoriondua izan den batek eskerrak emateko ere deitu du. Entzun...
urteurren bat izan dugu ardatz: Gernika bonbardatu zutela 80 urte betetzen baitira gaur. Telefonoarekin sorginkeriaren bat izan dugu eta saioa aurrera zihoala sartu zaizkigu entzuleak gurean. Olatz Garmendiarekin ere solasean aritu gara. Entzun!...
Zorion agurrak izan dira gaurko bidaiaren ardatz. Telefonoz, whatsappez nahiz emailez jaso ditugu bat eta beste zoriontzeko mezuak. Jean Minhondo gure lagunarekin berriz Frantziako bozen lehen itzuliaz eta aste santuko oporrez jardun dugu. Entzun....
Opor ondorengo astelehena, askorentzat izan da gaur astelehen handia. Gure saioan ere antzeman da entzuleak motel antza ibili direla. Halere izan da goiza energiaz beteta, oinez hara eta hona hasi duela adierazi digun entzulerik. Entzun berriz!...
Ines Argaraterekin Ordiziako artzain egunaz aritu gara. Martinek Errumaniako abesti bat eskatu digu eta Maria Rosak ere deitu du "Pantxoa eta Peio"ren abesti bat eskatzeko. Eguna primeran hasi dugu....
Gaur goizean Celtas Cortosen abestiarekin gogoratu gara. Queen, Rolling Stones eta The Beatles taldeak ere jarri ditugu eta hau gutxi balitz entzuleek eskatutako beste hainbat ere entzun ditugu....
Olatz Garmendiarekin berriketan aritu gara aste santuaz baina baita errepidean izan diren arazoez ere. Euskal Herritik Las Vegasera ere egin dugu salto gaurkoan abestiz abesti...
Bernardo Alberroren urteurren izan dugu ahotan astearteko Argi Ibilin. Irratsaioko lagunak bere 90. urtebetetzea gogoan izan dute. Oporren ondorengo lehen irratsaioa izan da gaurkoa....
Olatz Garmendiak euren Aste Santuko plana kontatu digu, Baionan larunbatean gertatuaz bere hausnarketa utzi digu... Telefonoz lanera zihoazen entzuleak, lanean ari ziren kamioilariak edota etxean jada esnai zeudenak ere izan ditugu. Entzun!...
Telefonoa dantzan aritu zaigu gaur ere. Zorion agurrak, abesti proposamenak eta etendako solasaldiak berreskuratu ditugu. Jean Minhondorekin besteak beste korrikaren amaieraz eta Irisarryko euskara ikasleez aritu gara. Entzun berriz ere!...
55 min
About Argi Ibili
From the publisher's feed
Gari Udabek jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenen eta esnatzen ari direnetzako irrati-konpainia.