Whatsappa eta tlefonoa biak izan dira dantzan. Polita izan da gainera bi entzuleren arteko elkarrizketan entzule izatea. Ez dago batak bestea zirikatzea bezalakorik. Jean Minhondorekin berriz, politika kontuak izan ditugu hizpide. Entzun berriz....
Entzuleak esna izan dira gaur goizean goizetik, eta izan da lehenengoz saiora deitzera ausartu den entzule bat baino gehiago ere. Whatsappetik ere kanta proposamen ugari jaso ditugu, negua ardatz hartuta: euritan, elurretan,... Entzun berriz....
San blas eguneko saio honetan entzuleek era guztietako musika proposamenak egin dizkigute. Aspaldian gurean izan gabeko entzuleren bat ere gerturatu da eta Ines Argaratek negu garaian baserrian izaten diren lanak zeintzuk diren azaldu digu. Entzun....
Kandelario egunean jo eta su jardun da gure whatsappa. Era guztietako eskaerak izan ditugu eta Euskal herriko txoko ugaritatik bili dizkigute: iparraldetik, hegoaldetik, mendebalde eta ekialdetik. Nazioartera ere bidali dugu agurra. Entzun berriz....
Otsailaren lehen egun honetan, whatsapp mezu ugari jaso ditugu. Urteurren bat ere ekarri nahi izan dugu gogora, gaur 15 urte Madrilen, itsumisioa delitu ez izatea erabaki baitzen. Olatz Garmendia gure lagunarekin berriz, ihauteriez aritu gara. Entzun...
Urtarrileko azken egunean entzuleak oso aktibo izan ditugu whatsapp bidez. Eskaera bat bestearen atzetik iritsi da eta denetariko musika entzun ahal izan dugu. Ea bada hurrengoan zuk eskatutako abestia jartzen dugun! Entzun berriz ere....
Iban Labriska gure astelehenetako laguna eta Martin entzulea, zuzen zuzenean aritu dira solasean Euskadi Irratiko sintonian. Baina aurrez, errepidean ia-ia topo egin dutela ere jakin dugu! biek ere egin dute euren abesti proposamena. Entzun berriz....
Asteburuko plan ezberdinak aipatuz ekin diogu ostiral honetako saioari, baita haize ufada bortitzei erreferentzia eginez ere. Entzuleek ere parte hartu nahi izan dute gaur eta izan da erronkarik bota duenik ere. Entzun!...
Korrika kulturala martxan hastear dela aipatuz hasi dugu ostegu honetako saioa. Euskararen inguruko bitxikeriak ekarri dizkiguna, Karlos Perez de Muniain izan da eta entzuleek ez dute hutsik egin euren zorion agur eta mezuekin. Entzun!...
Oskar sarietarako hautagaiak ezagutarazi dituztela eta, zinemari aipamena eginez ekin diogu. Entzuleek ordea, euren gustuko edo norbaiti eskainitako abestiak eskatuz segi dute. Olatz Garmendia laguna ere hortxe izan dugu solaserako prest. Entzun!...
56 min
About Argi Ibili
From the publisher's feed
Gari Udabek jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenen eta esnatzen ari direnetzako irrati-konpainia.