Zientzia

Arma nuklearren balizko txikizioa ulertzeko datu batzuk


Listen Later

Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren testu inguruan, eta Putin egiten ari den erronka ikusita kalkulu matematikoak egin nahi izan ditu Eneko Axpek gerra kimikoak eragin dezaken txikizioa ulertzeko. Egun, bederatzi potentzien eskura hamar mila arma kimiko dagoela aurre ikusten da eta arma kimiko txikienak miloi erdi pertsona hil ditzakela. Hidrogenozko lehergailuak hamabost aldiz biderkatuko luke Hiroshiman gertatutako txikizioa. Eta hegazkin bakar batek eraman ditzake mota honetako ehun bat lehergailu. Eraso nuklearrak sortuko lukeen keak eragingo lukeen negu nuklearrak, bi hilabeteko epean galdu eraziko lituzke uztak, gosete globala eraginez. 
Eraso nuklearrak, jakina, animaliengan ere eragin handia izango luke, espezie zenbait galdu eraziz. Gaur egun, azpiegiturak dira animalien etsai. Estatuan bakarrik, hamar mila ornodun hiltzen da urtero, errepideak eta eraikitzen ditugun azpi-egituren ondorioz. Kalterako efektu hori saihesteko, azpiegitura linealak sortzen ari dira gero eta gehiago. Uxune Martinez dibulgatzaileak, errepideen ekologiari begiratu behar zaiola ohartarazi digu Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca