
Sign up to save your podcasts
Or


Iepakaixou ia denoi!
Azkenean hasi dugu gure XXI. denboraldia eta ondo hasteko lan gatazka bati buruz hitzegiten jardun gara. Hain zuzen ere IAT edo ITV pasatzen duten Itsasua izeneko enpresako langileek 99 egun bete dituzte greban. ELA sindikatuko bertako ordezkariarekin solasean aritu gara gaztaka honen erpin ezberdinak aztertuz.
Entzun ezazue!
Igande on, entzule maiteok:
Udazkenaren etorrerarekin batera, gure bosgarren denboraldiakin hasi giñan asteazkenian. Aurten ere saioa hilabetian behin ingo deu. Eguna eta ordu, ordia, aldatu inditugu eta asteazkenetan arratzaldeko 18:00tan zuzenean zuen belarrien goxameneako.
Denboraldiai hasiera emateko Ainara Alkorta gure lagun artista gonbidatu genun eta gure lehen saio honetan, Hiruputzuko horma irudia eta beste hainbat kontu izan genitun hizpide. Margolari izateaz gain, Ainara Mäte taldeko abeslaria ere izan da eta jendaurrean aritzeak ematen duen indar horretaz ere hitz egin genun.
Zertaz gehio jardun genun jakiteko bakizue zer in ezta?
Besterik ez, hurren saiora arte 1,2,3 TUMAMARRATXA!
Aste honetako ZarataZarautz saioan Potxu elkarrizketatu dugu. This Is Hardcore, Not Spain disko bildumaren atzean dagoen protagonistetako bat. Diskoaren inguruan jardun gara agenda ahaztu gabe.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Aste honetako irratsaioan Aho Lehor Fest jaialdiko Aitor esuki dugu mikroaren beste aldean. Lazkaon egingo duten 6. edizioaz mintzatu gara eta joko duten taldeak entzuteko aukera izan dugu.
Venom taldea ere gogoan izan dugu saio hasieran, bertako abeslaria duela gutxi zendu da eta.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Kaixo entzule!
Biharko saioan Hondartzako futboleko 82. ekitaldiaz arituko gara hauen antolatzaileekin. Azken urtetan goruntz doa bertako partaideen kopurua eta horren inguruan arituko gara.
Larunbatean hasi eta igandean amaituko den jardunaldiaren lehen kiniela ere egingo dugu zuzen zuenean, hortaz, ez galdu biharko irratsaioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
Aste honetako ZarataZarautz saioan laukotea egon gara hainbat doinu jartzen. Bap!!, Totalitar, Plastic Meat, ultima Batalla…
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Lehen aldiz laukotea elkartu gara denboraldi berriko ZarataZarautz irratsaioan. Ohikoa den bezala, nobedade batzuk eta zarata apur bat jarri dugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Kaixo entzule!
zer moduz joan da uda? Kirol kontuei dagokienean ez dago zalantzarik arrauna izan dela udako protagonista. Ohitura onei jarraituz, aurten ere ZAEko arraunlariak izango ditugu denboraldiari hasiera emateko.
Hori baino lehen ordea ikasturte honetan zer landuko dugun azalduko dugu Igitako Jon Ander, Ane Muruamendiaraz eta Juananek.
Asteazkena 20.00tatik aurrera zure irratian, FMKo 99.3an, Arraio irratian, non bestela!
Prest zaudete beste zarata dosi baterako? Aste honetan ZarataZarautz irratsaioaren denboraldi berria hasi gara. Lagun Izoztua datorren astean hasiko bada ere, ordu eta erdiko musika zoragarriaz gozatzeko aukera eduki duzue.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Iepakaixou ia denoi!
Aurreko astean ezin izan genuen denboraldia behar bezala amaitu eta gaur, utzailaren 5ean eman diogu amaiera. Eta hortarako Aske antolakude anti-errepresiboko bi kiderekin solasaldia izan dugu. Larrun iparraldetik eta Julen Hegoaldetik, bakoitzak tokiko errealitatea aztertuz baina sasi-mugak gaindituz argazki orokorrago bat ateratzen saiatu gara.
Entzun ezazue!
From the publisher's feed