Gure azkeneko saio honetan, atzotako batek errezitaldia intzun bere bizipenen ingurukoa eta, bueno, Atso askok eta jendarte hontako pertsona askok bezela: ez dakau ondo lo itearen pribilegioa jajja
Gure azkeneko elkarrizketatua, aldiz, Ibis Ines Ugarte oñatiarra izan zan. Hizpide izan genun gaia arrazismoa izantzan eta Ibisek ezin hobeki azaldu zigun berak pertsona arrazializatu den neurrian jasotzen dun zapalkuntza. Hitzik gabe utzi gintun elkarrizketako zati askotan, izane, gu atsuok emakume zuri pribilegiatuak gera eta, beraz, badegu zer pentsatu horren inguruan. Zer esanik ez, zuri izateak jendarte arrazista honetan ematen digun kokapen pribilegiatuataz. Arrazismoa egiturazko zapalkuntza da eta hori aldatzeko hitzetik ekintzeta pasatzeko garrantzia azpimarratu zun gure gonbidatuak. Eskerrik asko benetan Ibis guregana etortzeagatik, super aberasgarria izantzan zu entzutia.