Azkartasuna, arintasuna eta flotagarritasuna. Denak irabazi dituzte bainujantziek ehun urte eskasean. Usune Martinezek Artilezko bainujantzietatik igerialariaren gorputzari egokitzen zaizkien bainujantzi adimentsuetarako bidea azaldu du, Zientzia eta Pazientzia podcastean. Neoprenoa eta gero Karbono zuntzezko oihalei esker lortu dute bilakaera hori. Berea aldetik, Eneko Axpek dio telefonia mugikorrak 1940tik hona egin duen bidea: Auto barruan zebilen operadoreak 40 kiloko telefonoa erabiliz egiten zituen lehen konexioak. Ate joka dugun 5G-ak aurki azkartasun oso handiko konexioak ekarriko ditu.