Lau Haizetara

Aspalditik hasitako egitasmoa online dago orain


Listen Later

Labayru Fundazioak bizkaiera esaten dan eredua sakon landu izan dau hainbat urtetan. Horren adibide da Labayru Hiztegia, aspalditik sarean dagoena. Orain Labayru Gramatika webgunea argitaratu dau, gramatika gaiak edonoren esku egon daitezan. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azaldu deuskunez, aspaldian argitaratutako liburu bi hartu dabez oinarri: Euskerearen Jarraibide Liburua: Lehenengo pausuak (2001) eta Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburua: Bigarren pausuak (2005).
Lan honen asmoa testua sortzeko eredu eta baliabideak eskaintzea da, idatzizko iturririk esaguratsuenak eta gaur egungo hiztun jatorrek darabiltzaten egiturak kontuan hartuta. Izan be, idatzizko iturriei besteko lekua emoten jako ahozkoari. Gramatika honek mendebaldeko euskara edo bizkaiera estandarra finkatzen dau, beti be, euskara batuagaz lokarriak ugariagoak eta estuagoak izan daitezan. Gramatikako kontzeptuen deskribapen edo azalpenakaz batera, adibideak agertzen dira, egitura bakotxa bere erabilera-testuinguruan kokatzeko. Ganera, oharrak, proposamenak, galderak... egiteko aukera be badago. Webgunearen hasierako orrian azalpen labur batzuk dagoz, barruan dagoenaren aurrerapen lez. Gehienetan zalantza eragiten daben gaiak dira. Holakoak aldian-aldian argitaratuko dira. Adibidez, "Gaur gauez edo gaur gauean?", "Ni lezko bati edo ni lako bati?" edo "Egunero ikasten da zeozer".
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Lau HaizetaraBy Ainhoa Llona