Kulturari lotuta biizi izan da Abelin Linazisoro (Zumaia 1942-2022), Goenkalek egin zuen ezagun, baina bikoizketan, antzerkian eta literaturan ere murgilduta bizi izan da. Eta umore piska batekin esanda, abizienaren defentsan, "LinazIsoro", minutu asko igaro behar izan ditu bizitzan zehar, oker esaten genuen bakoitzean zuzenduz.
Kantuan aritzea zuen maite eta bere gustuko abestiak entzunez egin zion Euskadi Irratian bere bihotzeko fonotekaren erakustaldia Nekane Peñagarikanori. 2006an eskainitako elkarrizketa kokatu dugu gure Perlen arten aktorea zendu berritan.