Gipuzkoako 16 udalerri dira Azoken Sarearen parte. Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin, Landa Garapen Elkarteekin eta Elikarekin elkarlanean sortu du merkatu hauek bermatzeko elkarte hau. Hain zuzen ere, azokek garrantzi handia dutelako Gipuzkoan bai baserritarrentzat, bain erosleentzat km0-ko produktuen salmenta eta erosketa sustatzen dutelako.
Gipuzkoako Kale Nagusian honi buruz hitz egin dugu Xabier Arrutirekin, Gipuzkoako Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendariarekin eta
Yurre Peñagarikanorekin, Landaolako Urkomeko arduradunarekin.