MusikaZuzenean TB saioaren 234 ataleko erreportaje nagusian Balio Dute kolektiboa ezagutuko dugu. Donostialdean sorturiko ekimena da honakoa, eta antolatu duten Kutixik jaialdia aitzaki hartuta taldeko hainbat musikariekin egin dugu hitzordua Egiako Le Bukowski aretoan. Kolektiboaz, argitaratuko dituzten disko berriez eta kontzertuez ariko gara luze eta zabal.