MUSIKA ZUZENEAN

MUSIKA ZUZENEAN

By Hamaika TelebistaMusicMusic Interviews
Download on the App Store

MUSIKA ZUZENEAN episodes

  • Ithaka - MusikaZuzenean TB # 246
    Musika Zuzenean Telebista saioaren 246. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Orio herrira egin dugu bidai. Ithaka taldeko kideak genituen entsegu lokalean zain argitaratu duten 'Biluzik' diskoa besapean. Luze eta zabal aritu gara taldeaz eta lan berriaz.
    22 min
  • Letagin - MusikaZuzenean TB # 245
    MusikaZuzenean telebista saioaren 245. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Oñatiko Eltzia gunera egin dugu bidai. Bertan Letagin taldeko lagunak genituen zain argitaratu berri duten 'Zurrunbiloan' disko berria besapean. Luze eta zabal aritu gara lan berriaz, bai eta Euskal Herriko rock and roll eszenaz.
    24 min
  • Huntza - MusikaZuzenean TB # 244
    MusikaZuzenean telebista saioaren 244. atala monografikoa izango da. Huntza taldea izango da saio osoko protagonista bakarra, otsailaren 3an Bilboko Miribillan eskaini behar duen azken emanaldia aitzaki. Taldearen musika bidea errepasatuko dugu luze eta zabal, eta horretaraklo azken entsegu batera gerturatu gara, taldekideekin batera, taldearen egoera ezagutzeko.
    29 min
  • Braulio - MusikaZuzenean TB # 243
    MusikaZuzenean telebista saioaren 243. ataleko erreportaje nagusian Braulio taldea ezagutuko dugu, eta horretako Ondarruko Portuko Ranpi ederrean egin dugu hitzordua taldea osatzen duten Ruben, Kepa eta Gotzonekin. Hirukoarekin 'Lur azpira itzuli' izeneko bigarren diskoan barneratuko gara.
    23 min
  • Ginger - MusikaZuzenean TB # 242
    MusikaZuzenean Telebista saioaren 242. atalean Ginger taldea ezagutuko dugu. Zarautz herriko entsegu lokaletan egin dugu hitzordua Andrea, Imanol, Jone eta Nerearekin argitaratu duten 'Narras' (Balio Dute) diskoa gertutik ezagutzeko.
    24 min
  • La Basu - MusikaZuzenean TB # 241
    MusikaZuzenean TB saioaren 241. ataleko erreportaje nagusia Rap giroetan dator. La Basu abeslariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Lurralde Komantxe' lana gertutik ezagutzeko. Errima eta erritmo borrokalariak biltzen dituen lana da honakoa, non mundu osoako raplariak batu dituen bere albora.
    23 min
  • Txuma Murugarren - MusikaZuzenean TB # 240
    Erreportaje nagusia grabatzeko Mutrikun izan gara, eta bertan, Txuma Murugarren musikariarekin egin dugu hitzordua Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duen 'Gautegia' diskoa ezagutzeko. Nick Cave musikariaren 'Nocturama' diskoaren berrikuspena da honakoa, non Txuma eta bere bandak kantuak moldatu dituzten beraien erara.
    22 min
  • Txopet - MusikaZuzenean TB # 237
    MusikaZuzenean TB saioaren 237. erreportaje nagusian Txopet taldea ezagutuko dugu. ‘Nahiz eta jausi’ disko berria kaleratu du hiruko bandak, eta aitzaki horrekin taldeko kideekin batu gara luze eta zabal hitz egiteko!
    23 min
  • Gilda - MusikaZuzenean TB # 236
    MusikaZuzenean telebista saioaren 236. atalean Gilda talde gipuzkoarra ezagutuko dugu. Erreportaje nagusia grabatzeko Beasainen izan gara, eta bertako entsegu lokaletan topatu ditugu Gilda taldeko Anabel, Amagoia eta Maialen. Beraiekin batera 'Basati' (Balio Dute) disko berrian murgilduko gara.
    22 min

About MUSIKA ZUZENEAN

From the publisher's feed

Musika Zuzenean telebista saioko elkarrizketak entzungai