Erreportaje nagusia grabatzeko Mutrikun izan gara, eta bertan, Txuma Murugarren musikariarekin egin dugu hitzordua Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duen 'Gautegia' diskoa ezagutzeko. Nick Cave musikariaren 'Nocturama' diskoaren berrikuspena da honakoa, non Txuma eta bere bandak kantuak moldatu dituzten beraien erara.