Kontsumo-ohituren aldaketen aurrean gure baserritar eta ekoizleek ere gertuko, kalitatezko eta konfiantzako produktuak Interneten eskaini eta banatzen hasi dira. Baserria Kilometro 0 markaren babesean, Euskadi osoko 300 ekoizle batzen dira. Joxe Pablo Larrea abeltzaina kooperatibaren kideetako bat da, 'label' okela ekoizten du eta banaketa egiten du Baserria Kilometro 0-ren bitartez.