Gaur Gipuzkoako Kale Nagusian Beasainera joan gara, hain zuzen ere herrian alkatez aldatuko dutelako.
Orain arte alkate zen Aitor Aldasoro Eusko Legebiltzarrera joango da eta Leire Artolak hartuko du kargua.
Biekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ilusioz hartze dute bai Artolak bai Aldasorok kargu berria eta, argi daukate, Beasainen orain arte izandako joerarekin jarraituko dutela.