Bilbo Hiria irratia

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Lizardi hil zen


Listen Later

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a – Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixe-rekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratuta, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz Olerkiak argitaratu zituen.

https://bilbohiria.com/docs2/2016/behialako/0312_Lizardi.mp3

Deskargatu hemen.

The post BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Lizardi hil zen first appeared on Bilbo Hiria irratia.

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Bilbo Hiria irratiaBy