ARGIA

Beranduegi 4x05: Chandler Kabezabolo


Listen Later

Zurrumurru asko dabil azkenaldian Euskal Herriko kaleetan: Arnaldo Otegik Beranduegiri ordaindu egiten diola; kale borroka bueltan dela eta larunbateko Bilboko manifan txostenak botako dituztela eta txirrindularien aurka ere ekintzak aurreikusi omen dira. Ziurra den bakarra da Chandler Bing hil egin dela, eta gaurkotasunari leial, hori ere ekarri dugu gurera.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
 
 Egin zure ekarpena
 
 Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ARGIABy ARGIA