Bergaran, otsailaren 7ra arte egongo da ikusgai Toribio Jauregiren argazkiek osatzen duten erakusketa. Honetan, Bergarako pilotalekuan gertaturiko eta bizitako momentuak ikusgai daude: 40 urte baino gehiagoko historia.
Gipuzkoako Kale Nagusian Iñigo Zaitegirekin, Bergara Kirol Elkarteko kidearekin, hitz egin dugu erakusketari buruz.