Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Matxismoa musikan: gerturatu eta hamalau
    Emakume musikarien diskriminazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gatibu taldeko Alex Sarduiren hitzei erantzun diete Euskal Herriko 150 emakume musikari baino gehiagok, euskal eszenan diskriminaziorik ez dela izan esan baitzuen. Musikaren munduan dagoen matxismoa eta emakume musikariek bizi duten egoera azaldu digu Uxue Rey Gorraiz BERRIAko kultur kazetari eta Berria FM podcast saioko aurkezleak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Moussak Txantrean gelditu nahi du
    Moussa Diagne kanporatze agindua jaso duen gaztearen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Karrikan imitaziozko jantziak saltzeagatik salatu dute, eta kanporatze aginduaren mamuarekin bizi da orduz geroztik. Auziaren gako nagusiak azaldu dizkigu Isa Egiguren kazetariak, eta Diagnek bere bizipenak kontatu dizkigu.
    14 min
  • Gerra deklarazio bat, bilagailuan
    Israelek Hezbollahren aurka egindako erasoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak leherrarazi zituen Israelek joan den astean, eta Asier Garaialde Izarkom telekomunikazio kooperatibako arlo teknikoko zuzendariak eman dizkigu atentatuaren alor teknikoari buruzko gakoak. Hezbollah eta Israelen arteko gatazkaren testuingurua Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariak eman digu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Eskoziako erreferenduma: ez aurrera, ez atzera
    Eskoziako independentzia erreferenduma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamar urte egin zen, 2014ko irailaren 18an. Erreferendumak Eskozian izandako eragina eta ordutik independentziaren aldeko jarrerak izandako bilakaera aztertu dugu Jon Olano Urain BERRIA egunkariko editorearekin batera.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Udako soinuak
    Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau: Parisko Olinpiar Jokoak, bestetako sexu erasoak, Osakidetza, eta nazioarteko gatazkak, protestak eta hauteskundeak, besteak beste. Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min
  • Arrosa kolorez jantzita
    Pinkwashing edo zuriketa arrosa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasun Eguna, sexu eta genero disidenteen borroka eguna da, baina badira aldarri horiek haien jarduera zuritzeko, negozioa egiteko edo haien estatuak eta sarraskiak legitimatzeko baliatzen dutenak. Gabri Lopez Bilboko EHGAM elkarteko kideak Bilbao Bizkaia Harro egitasmoaz hitz egin digu, eta Reem Dandan Sare Lesbianistako queer aktibista palestinarrak Israelen zuriketa arrosa azaldu digu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Nor bere heriotzaren jabe
    Eutanasia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hiru urte bete dira Hego Euskal Herrian eutanasia legezkoa denetik; Ipar Euskal Herrian legez kanpokoa da oraindik. Eutanasiari buruz aritu gara Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Jaurlaritza berritua eta handiagotua
    Eusko Jaurlaritza berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Imanol Pradales jeltzaleak lehendakari kargua hartu du, eta hamabost kidek osatuko dute gobernua. Jaurlaritzaren osaketa, sailburuak nor diren eta etorkizuneko erronkak azaldu dizkigu Jon Olano BERRIAko editoreak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Larrahe: I. mendeko denboraren kapsula
    Larrahe dibinitatearen omenezko aldarea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. K.o. I. mendeko harrizko pieza da, eta Aranzadi zientzia elkarteak eta Larunbeko herritarrek (Nafarroa) aurkitu dute, Arriaundi mendiko aztarnategian. Atal honetan aldare harria ikertu duten zenbait lagunen hitzen bidez kontatu ditugu aurkikuntzaren gakoak: Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusia eta Arriaundiko aztarnategiko arkeologo zuzendaria, Oihane Mendizabal Paueko Unibertsitateko ikerlaria, eta Joakin Gorrotxategi eta Javier Velaza hizkuntzalariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    11 min
  • 'Andere'-ren lorratza
    'Andere' neandertalaren arrastoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak izan daitezkeenak Karrantzan agertu dira, eta ikerketa horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Asier Gomez Olivenza paleontologo eta giza eboluzioan espezializatutako doktoreak. Bera da ikerketaburua.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    14 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…