Sakelako telefonoak salatariak direla agerikoa da. Uxune Martinez zientzia dibulgatzaileak ikerketa baten datuak azaldu dizkigu Zientzia eta pazientzia podcastaren atal honetan. Sakelekoan jeitsita dituzun app-ak eta hauek erabiltzeko duzun modua azetertuta bakarrik, nor zaren identifikatzeko gauza izan dira. Zurea ez den smartphonea emanda ere, erabiltzaile patroiak errepikatzen dira eta informazio horrek salatzen gaitu.
Eneko Axpek bere aldetik teknologia kuantikoa zer den azaldu digu eta horrek ekarriko duen mundu ikuspegi berriaz ohartarazi. Ordenagailuak egungoak baino askoz bizkorragoak izango dira, eta sekulako onurak ekarriko dituzte medikuntzara, zehaztasun handiko erresonantziak egin ahal izango direlako, minbiziari aurre egiteko adibidez. Aitzitik, ordenadore kuantikoen erabilera okerrak segurtasun arriskua ere biderkatzen du. Gai interesgarria benetan!