Gure lurraldearen bihotzaren arteria da Bidasoa ibaia. Beti ibai bera baina beti ezberdina dena.
Betidanik egon da bertan, leku berean, baina batzuetan biziaren sinonimoa izan da eta bestetan heriotzarena. Askotan muga, beste batzuetan bidea.
Gehienok bertatik pasatzen garenean ez gara jabetzen ibai honen inguruan gertatu denaz, baina Bidasoan Gora liburuak guzti honi buruz hitz egiten digu. Eneko Aizpuruak idatzitako liburua da eta guk, Gipuzkoako Kale Nagusian, berarikin egoteko aukera izan dugu.