Bihotzeko Fonoteka

Bihotzeko Fonoteka

By Euskadi Irratia (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Bihotzeko Fonoteka episodes

  • Aimar Olaizola
    Zenbakiz betetako aurkezpena beharko luke Aimar Olaizola pilotari ohiak txapelak, partidak, garaipenak eta tanteoak kontatu ahal izateko. Urteetan eskupilotan jaun eta jabe, aldaera guztietan final gehien jokatutakoa da....
    54 min
  • Mattin Aiestaran
    Tolosarra da eta Iruritan bizi da. Arkeologoa eta irakaslea. Historia ikasketak egin eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore tesia egiten ari zela, Aranzadiko bere lan taldeak sekulako aurkikuntza egin zuen: Irulegiko eskua....
    55 min
  • Beñat Erezuma
    Beñat Erezuma ingeniaria teknologiak tentatuta bizi da. Euskara satorra irakatsi ohi du Youtuben inor askok uste gabe, ez baitu aurpegirik erakusten eta hala jendeak ezagutzen ez, beharbada ezta bere ikastetxeko ikasleek ere....
    54 min
  • Maite Asensio
    Kazetaria idatzizkoan, Berrian egin du orain arteko ibilbide profesionala feminismoaren begiradaz. Pikara magazinean ere antiaju berberez aritu zen, jendeari bista zabalduz. "Alardeak, ukatutako plazara" kaleratu zuen Arantxa Iraolarekin erdibana....
    55 min
  • Juanjo San Sebastian
    Eskalatzaile eta mendigoizale beteranoa, bere esperientziak eta ikasbideak zenbait liburutan kaleratu ditu eta Al filo de lo imposible telebista saioan jaso eta erakutsi zituen bi hamarkadatan....
    55 min
  • Ana Ramos
    Eibartarra da eta azkeneko urteotan Algortan bizi da. Kazetaritza ikasi eta lehenbizi prentsa idatzian hasi zen lanean, herriko aldizkarian eta Euskaldunon Egunkarian. Euskal Telebistan gero kirol erredakzioan bekario hasi eta hantxe segitzen du kirol albistegian aurkezle....
    56 min
  • Aitor Arregi
    Anfitrioi lana maite du eta eginkizun hori saritu egin izan diote Elkanoko jatetxeko arduradunari. Futbolari profesionala hamaika urtez izan zen baina ez zuen erabat sekula utzi jatetxeko lana. Komunitate osoak bere izaeraz blaitzen du jatetxea....
    56 min
  • Bixente Claverie
    Maulen jaioa, bertan bizi da. AEKn ikasi zuen euskara eta gerotik hantxe dabil: Donapauleko euskaltegian arduradun lanetan eta Iparraldeko AEKko zuzendaritzako kide da 2014tik....
    54 min
  • Arantxa Txintxurreta
    Animaliak gustuko zituelako biologia hautatu eta hartan ari zela botanika gustatuta ekosistemetan lizentziatu. Dibulgaziorako joeraz irakasle ta maixtra izan da irakaskuntza formalean eta ez formalean. Ekosfera saioan ekologiaz zipriztindu gaitu hamabi urtez...
    56 min
  • Garazi Murua
    Aurtengo futbol denboraldia amaitu berritan agur esan dio zelaiako futbolari, Athleticen hamar denboraldi pasatu ostean. Kamiseta ordea, azken urte parean asko izerditu gabea zorigaiztoko lesio batengatik....
    56 min

About Bihotzeko Fonoteka

From the publisher's feed

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.