Guraso euskaldun berriak izanagatik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa.
2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara iritsiz eta gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014 eta 2016an. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.