Fernando Arnaiz kimikari Bizkaitarrak liburu bat argitara eman du izen buru bitxiarekin, "¿Se tiran pedos las mariposas?" eta horrek eman dio Uxune Martinezi podcasteko edukirako. Gizakiok 10-30 puzker artean botatzen ditugu, bataz beste, eguneko. Zizare, kakalardo, labe zomorro edo katuek ere botatzen dituzte. Armiarma edo uhandreek botatzen ote dituzten aztertzen ari dira ikerlariak baina ziur dakitena, hegaztiek ez dituztela gas hauek isurtzen. Agian, liseriketa oso azkar egiten dutelako. Hain zuzen ere kontrako efektua, liseriketa geldoa izan liteke behiek horrenbeste puzker botatzearen arrazoia.
Eneko Axpek berriz Science-k argitaratu duen berria aipatu du. Gizakia uste baina askoz lehenago iritsi zen Ameriketako kontinentera. Belar hazi baten radio karbono arrastoaren bitartez jakin ahal izan dute.