Ingalaterran sortu zen heavy metala. Euskal Herrian, berriz, txoko hainbatetan piztu zen metal doinuen sua. Hala nola, Lasarte-Orian, Bardozen, Donostian, Sestaon, Gasteizen, Zestoan eta Iruñean. Aitzindari izan ziren hamar talde nabarmendu ditugu lehen atalean: Angeles del Infierno, Killers, Exodo, Osiris, Mergus, Thor, Caid Deceit, Sparto, Leize eta Su ta Gar.