Herriko Burdina webguneak 20 urte bete ditu. Hori dela eta, 2002 eta 2022 urteen artean Euskal Herriko heavy metalgintzak izandako bilakaera jaso dugu Burdinola saioan. Lehen atalean, aurreneko hamarkada errepasatu genuen.
Bigarren atalean, bigarren hamarkadako diskoak aukeratu ditugu, urtez urte: NoDrama 'The Patient' (2012), Tight Leash 'Hedonism' (2013), Gabezia 'Bilanx' (2014), Anestesia 'Zirkulutik Espiralera' (2015), Hilotz 'Giza Ankerkeria' (2016), Elbereth 'Karma' (2017), Rise To Fall 'Into Zero' (2018), Numen 'Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko' (2019), Diabulus In Musica 'Euphonic Entropy' (2020) & Incursed 'Baskavigin' (2021).