Goizeko Izarretan

'Cloud dancer' kolorearen inguruan antolatu dabe aurtengo edizinoa


Listen Later

V. Zazpi Kaleak Fashion Week dalakoan gagoz murgilduta atzotik. Izan be, ekimena astelehenean hasi eta domekara arte luzatuko da Bilbon. Egitasmoa Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteak antolatzen dau, aurtengo joerei eta tokiko talentuari bultzadea emoteko asmoz. Janire Torvisco bozeroaleak esan deusku lehen eguna ondo joan dala eta ekimena hazten doala, moda, kulturea eta gastronomia buztartuta.
Aurtengo edizinoa Cloud Dancer kolorearen inguruan antolatu dabeCloud Dancer kolorea Pantone Color Institute dalakoak aukeratu dau. Euren esanetan, zuri marfil leuna, etereoa eta apur bat beroa da. Kontuak kontu, asteko hitzordurik garrantzitsuena Arriagan barikuan egingo daben desfilea izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Aitatutako desfilean gaur egungo joerak ikusi ahalko dira, Bilboko dendetan dagozan produktuen aukeraketa bat eginda.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Goizeko IzarretanBy Javi Onaindia eta Gontzal Galán