Arakatzeko aplikazioak Vs pribatutasuna izeneko hitzaldia antolatu da gaur, abenduak 1, arratsaldeko zazpietan Zarautzen.
Bertan Covid-19 pandemiaren hedapenaren aurkako borrokan laguntzeko tresna gisa sortu berri diren miaketa-aplikazioei buruz hitz egingo dute eta aplikazio hauen erabilerak zer suposatzen duen argituko dute.
Guk Gipuzkoako Kale Nagusian hizlariarekin hitz egin dugu, Urko Zurutuzarekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Datuen Analisian eta Zibersegurtasunaren adituarekin.