SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

Darien


Listen Later

-Darien-

Itxi itzazu begiak, gogoan izan nire hitzak,

ez baituzu inoiz ahaztu behar kondairak dioena.

Uda garaia amaitzean, lehortearen ostean,

negu amaigabe bat hedatuko da lurrean.

Atzapar beltz baten azpian hilko da gure lurra.

Kondenaturik gaude denak alda ezina baita kondairak dioena...

Baina kondairak ez daki momentu ilunenean,

itxaropenaren argia itzaltzear dagoenean,

ontasunaren seme, gaizkiaren oinordeko

paturik gabeko haur bat dela jaioko.

Borondate hutsaz sorgindutako elurretan

lore gorriak margotzen dituen bitartean,

berak jakin gabe mundua bere eskuetan izango da,

Darien...

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)By ZuZeu Podcast