Dinosauroak, musker erraldoiak lirateke grekerazko oinarrizko deitura hitzez-hitz itzuliko bagenu eta orain berrehun bat mila urte bizi izan ziren Lurra planetan. Espaziotik egun Yukatan penintsula kokatzen den lekuan erori zen meteorito baten ondorioz desagertu ziren eta dinosauroekin batera garaiko bizi diren beste ehuneko hirurogeita hamasei espezie ere, Eneko Axpek azaldu digunez. Aztarnak badaude, Euskal Herrian ere gutxienez bost dinosauro espezie bizi izan zirela esateko, aztarnak topatu dituzte ikerlariek eta.
Goroldioa ere ugari dago Euskal herrian eta badu funtzio berezi eta interesgarri bat Uxune Martinezek Zinetzia eta pazientzia podcastaren atal honetan azaldu digunez. ingurumenaren kalitatea edo kutsadura neurtzeko balio du, metal kutsatzaileak adibidez metatzeko gaitasuna du. Biomonitoreak zer diren azaldu digu zientzia dibulgatzaileak.